SUKALDEA
Sukaldea etxeko bizi leku nagusia da. Udan fresko da, maiz iparraldean baita ; neguan aldiz goxo, sua beti piztua delako.
Laster, bi elementu nagusi ikusten dira : supazterra eta harri aska.
- supazterra : hastapenean, sutondoa lurrean zen, gero goratua izan da adreilu lerro baten gainean, gibelean alzeiru plaka bat ezartzen zela. Su burdinek, amultsuki dirdiratuak, etxeko anderea ohoratzen dute. Bi harrizko beleek, haitzezko pitrail eder bat atxikitzen dute, bai eta ere sugaina, beti haundia.
- harri aska berezia da : paretan sartua da eta bi atal dauzka.
Bat erdian, bazterretan dituela bi harrizko alatz pegarra edo ferreta gainean. Ur zikinak paretan den zilotik badoatzi . Sukalde zola, denborak eta higadurak dirdir araziak dituen harri lauzaz osatua da.
Berina hertsi batetik, 1.50 m-ko untzi huste baten gainetik, argia xuhurki sartzen da.
Laputar arkitektura/Etxe leihor/Lorio/Zurtarte eta hegatz/Sukalde/Zurbeso/Ama Lur